logo COLS and SOL
logo COLS and SOL

Askotariko kontu zikloturistak

Logistika aukerak egunetan zehar bizikletan ibiltzeko

Egun bat baino gehiagoko kirol zikloturismo ibilbideak egiteak (alforja gabe) zailtasun logistiko batzuk ekar ditzake, “nola eraman gauzak?” horrengatik.

Partaideen imajinazioan aukera gehiago egotea alde batera utzi gabe, guri zenbait aukera bururatzen zaizkigu.

Lehenengo VISAExpress modalitatea da; ahal den guztia VISA-rekin ordaintzean eta gauza guztiak modu oso murriztuan poltsikoetan, eskulekuetako bidoietan eta barra eta aulkiaren azpian eramatean datza. Bizkarraren kontra joango den “Camelback” moduko motxila txiki bat ere gehitu daiteke. Nahiz eta txirrindularitza hispaniar modernoan motxila horrela eramatea sakrilegio bat den bitartean, zikloturismo kultura handiagoa duten herrialdeetan ohitura handia dago.

Beste aukera bat ibilgailu laguntzaile propio bat eramatea da. Partaideak txandaka antolatu daitezke, eta zure txanda den egunean kotxea helmugara eraman eta kontran aterako zinateke, zure lagunetik topatu arte.
Aukera honek bariante hobea dauka, hau da, “b” aukera. Gidaria “turismoa” egin nahi duen, eta “ziklo” egin nahi ez duen pertsona bat da. Etapak bereziki luzeak ez badira eta bizikletan ibiltzeaz gain, beste gauzetarako denbora sobran bada, “b”-k funtzionatu dezake.

Eta hirugarren aukera logistika konpontzen lagunduko diguten zerbitzuak kontratatzea da, laguntza ibilgailu bat eta ekipajeen garraioa gehituz alde batetik, eta aktibitateari balio erantsi bat ekarriko dion zerbitzu bat eskainiz, hala nola, bidai osoan zehar lagunduko duen gidari/argazkilari bat. Aukera hau COLS&SOL-en eskaintzen dizugu eta informazio gehiago aurkitu dezakezu "Zerbitzuak eta Tarifak". atalean.

Web honetako argazkien inguruko komentarioa (zure burua ikusi baduzu)

Web honetan ateratzen diren argazkietako batzuk txirrindularitza froga edo besterik gabe, lasterketa batean hartu dira. Pasatzen zen edonori.
Irudiaren gaia konplexua da, eta zaila izaten da maiz jakitea intimitatea bortxatzen ari den edo atsegina den.

Zure burua argazkiren batean ikusten baduzu eta ez baduzu atsegin, esan lasai. Aldiz, inporta ez bazaizu eta argazki originala nahi baduzu, eskatu iezaguzu eta bidaliko dizugu.

cilista teletransportado

“Pax Avant 2013” parte-hartzailea nafarroako Nabaskoze herrira eramanda.

Web honetako profilen eta hauen erabileraren inguruko komentarioa

Kontutan izan web honen profiletan ateratzen den informazioan, zeharkatzen diren lekuaz, cotas de altitud eta tarte bakoitzaren kilometroaz gain, ibilbidearen atal bakoitzaren errepide zenbakia ere agertzen dela.

Beraz, inprimatu eta gainean eramaten baduzu, baliagarria izango zaizu ibilbidea jarraitzeko.

Horretaz gain, QR kode bat dauka ibilbide konkretuaren inguruko informazioa momentuan jasotzea errazagoa izan dadin.

perfil demo
Ibilbideen izenen inguruko komentarioa.

Ez da handinahiak garelako gure buru zikloturistak sortzen dituen portu eta errepide konbinazio guztiak seme-alabak balira bezala batailatu nahi ditugula.

Gertatzen dena bi gauza dira:
Alde batetik, zaila da ibilbide bakoitza bere deskribapen geografikoan oinarrituta erabiltzea, alegia, “…-tik …-ra doana eta …-an bukatzen dena”. Beraz, izena ematearena oso baliabide erabilgarria da antolatu eta sinplifikatzeko.

Bestalde, badakigu euskal sorgin tradizioak esaten duen bezala, “izena daukan dena existitzen da” eta hori dela eta, denok nahiago dugu “quebrantahuesos” delakoa egin, “Sabiñanigotik Somportera, hortik Marie Blanque-ra, Portalet gurutzatuz eta Sabiñanigo-n bukatzen dena” egitea baino.

Horregatik izenen kontua, “homo cyclensis”-aren naturan dagoelako poz handiagoa sentitzea, ibilaldiaren amaieran, honek izena badu.
Zergatiaren dibagazioak bakoitzari uzten dizkiogu.

Interesgarriak iruditzen zaizkigun lekuetarako link-ak

Egin nahi duzun ibilbide horrek zenbat kilometro eta zer nolako malda duen momentuan jakin nahi baduzu, sartu HEMEN eta ikusmiratu pixka bat funtzionamendua ulertzeko.

atras COLS&SOL

.
<
foto de pie de pagina: bosque
pie de pagina: ruedas